XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
I-BURUZAG.: Eta ez al-degu, itxuraz bada ere, auzi-antzeko zerbait egin bear?
MIKELETEA: Bai (
Oraindik orain jakin det nik neronek ere Santa Kruz atxilotu dutela, eta jendez bete zaizkigu, dagoneko, emengo bazter guztiak...
I-BURUZAG.: Aundia da, izan ere, apaiz orren izena, ez ditu ogei mutil berekin, eta bera degu gure etsairik aundiena, eta baita kalterik aundiena egiten digun etsaia ere, eta ezin arrapatu izan degu, eta arrapatzen degunean ies egiten digu beti...
MIKELETE: Gaurko ontan ez du, bada ies egingo. Ez orixe, ala zankoa!!
(
II-Buruzag.: Nun utzi dezakegu maai au?
Mikelete: Utzi ezazute ortxe, eta ez aaztu aulkiekin, gure onek egiazko epaiketa baten itxura izan behar du-ta... (
Oraintxe ari nintzan oni esaten, jende asko bildu dala emen, Santa Kruz onera dakartela jakin dan bezain laster, eta bildur naiz, ez ote diran bere mutillak ere etorriko, bera askatu naiean. Erne egon gaitezen, bada... (
I-Buruzag.: Ba-dakartela dirudi...
Mikeletea: (